XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hala ere, Italiako doktrina aurrerakoiak ñabardura bat ezartzen dio afirmazio horri.
FURGIUELErentzat,
Gainera eskubide-betebeharrak betiko izaten ditu titularrak, dela erlazioko bi terminoen (andre-gizonen; guraso-umeen) bizialdi osorako; dela legeak finkatzen duen momentu bateraino, (normalean) alderdien borondatea (seme-alaben adin-nagusitasuna) kontuan hartu gabe, edo lotura desegin, laxatu edo moteltzeko beste kausarik gertatu arte.
9. Familiako potestateak partikularrean.Hala, eskubide subjektibo gutxi-asko puruaren aldamenean, ondare-Zuzenbidean ahazturik dagoen kontzpetu bat nabarmentzen da famili Zuzenbidean:
Potestatea oso bakana egin den espezimena da: potestateak pertsonaren gaineko boterea adierazten du, eskubide errealak gauzaren gaineko botere inmediatua adierazten duen bezalaxe:
kategoria historiko hau desagertu egin da Zuzenbide pribatuko alorretik, famili Zuzenbidea ez den sail guztietan.
Nahiz eta sail horretan jada galduak egon, senar erromatarraren
Nahi bada eta ez bada, Kodeak potestate hauek ezartzen dituenean, zeintzuei obedientziazko eta errespetuzko betebeharrak erantzuten baitizkiete, pertsona batek beste baten gain egikarituko duen ahalmen bat jartzen du martxan, Zuzenbide erromatar primitiboan hartzekodunak zordunaren gain zeukan botere pertsonalaren antzekoa baita, eta eskubide subjektibo arrunta ez bezalakoa.
Potestatearen hautugaia portaera bat da, ez oraingoa bakarrik, baizik ohizkoa, zeina lortu nahi baita subjektu pasiboagan; subjektu hau ez da
Portaera hori ez da beti hertsagarria izaten (seme-alabak, eta lehen emaztea ere bai, behartuta zeuden obeditzera), baina Zuzenbideak eskura dauzkan baliabide guztiak jartzen ditu portaera hura lortzeko.
Behartzeren bat egiten denean, pertsonari berari egiten zaio eta egin ere potestatearen titularrak berak, edo indar publikoaren laguntza eskatuz.
Bestalde, berriz, potestate- edo manamendu- urratzeak izaten dituzten santzioak ere ez dira izaten kalteak ordaintzea edo ondare-exekuzioa, obligazio arruntetan izan ohi diren bezala (adib. potestate-galtzea, elkarbizitza amaitzea, oinorde-eskubideak galtzea, etab.);
diru-zigorrak koakziobide bezala aplikatzen dira (beraz, berauen zuzeneko efikazia alegatuz) eta oso kasu gutxitan.
Azkenik, eta berebat eskubide subjektiboak ez bezala, potestate-erlazioak ez du eskatzen erantzun-ahalmenik mendeko pertsonagan.